Monthly Archives: abendua 2015

Eguberri on!

Baztan ikastola guraso elkarteak eguberri ona opa dizue

eguberri on! 2

Olentzero eta Mari Domingi

Horra, horra, gure Olentzero!!

OLENTZERO KARTELA 2015

Olentzero eguneko saskiak

Urtero bezala, aurten ere Olentzero egunean saskiak zozketatzeko produktuak eskatu dizkiegu 1. eta 2. mailako ikasleei.
Aurten erantzuna ikaragarria izan da eta 6 saski eder prestatu ditugu etxetik ekarri dituzuen gauzekin.
Esker mile gurasoei, aurten ziur gaude Olentzero arras ongi portatuko dela zuekin ere!!
Datorren ortzegunean Olentzeroren desfilean boletoak saltzen arituko dira ikastolako haurrak, ez galdu saski bat eramateko aukera!

IMG_2769 IMG_2801

Xangoren gelakoak udazkena lantzen

Aupa lagunak

Xangoren gelako neska mutikoak lan eta lan aritu gara.

Udazkeneko gaian gauza pila bat ikasi eta egin ditugu. Hosto, fruitu, zuhaitz, onddo…desberdinen izenak ikasi ditugu, hostoak nola idortzen diren ikasi dugu, baita egin ere. Gure gela apaintzeko zuhaitz pollit batzuk gure behatzekin egin ditugu…baino badakizue, kanpora ere aunitz atera gara e?udazkeneko egun pollit hauek ederki probextu ditugu

Giltxaur  bile Maitanen aitetxikin joan ginen, bertze egun batean gure erakusketa antolatzeko onddo eta hosto bila mendira joan ginen…

Honetaz gainera hiru eta lau urtekoekin batera,gure parkean gaztain jatea egin genuen, Garra aitatxoak gaztainak danbolinean erre zizkigun!! Zein goxoak zeuden….

Gaiarekin akitzeko, hilabete osoan ikasitako guztiarekin erakusketa handi bat antolatu genuen, mendian bildutako fruitu, hosto, onddo, baratzeetatik ekarritako barazkiekin…

Gure erakusketara, ikastolako ikasleeak gonbidatzeaz gainera gure etxekoak ere gonbidatu genituen, amatxoak, aitatxoak, anai arrebak,  amatxi eta aitetxiak, izebak, osabak…soinketako gela ttiki gelditu zen,  jende anitz hurbildu zen.

Argazki guztiak ikusteko, klikatu HEMEN

,

 

Inaxio artzaia (Xangoren gelakoak)

Berriz ere gu, Xangoren gelakoak!!!

Udazkeneko gaian Inaxio artzaiaren ipuina landu dugu. Gu ere Inaxio bezalaxe artzain bilakatu gara eta ardien esnearekin zenbat gauza egiten ahal diren ikasi dugu: gaztanbera, zenderena eta  gasna. Gure etxekoei laguntza eskatu diegu.

Izarok bere amatxiren errezetak eta prozesuaren argazkiak ekarri dizkigu, eta Aroak berriz, bere birramatxik errandakoak txukun txukun idatzi ditu. Ikastolan guztia landu ondoren, Autxitxia gasnategira joan ginen eta bertan Ramonek zenbait gauza erakutsi zizkigun.Pila bat ikasi eta jan dugu!!!

Zenderena, gasna eta gaztanbera probatu ditugu!!! Zein goxoak….

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

 

Planetarium eta izotz pistara ibilaldia

Azaroaren 20an Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleok ibilaldia egin genuen Iruñerat. Goizean planetarioan izan ginen “Non dago Eguzkilorea?” ikusten eta arratsaldean, berriz, 5 eta 6. mailakoak Itaroan dagoen Artic izotz pistara joan ginen. A zer egun ederra!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

6.mailakoen artelan galeria

Urtero bezala, 6. mailako artistek (Velociraptor gela) artelan galeria eskaini zuten goitiko ikastolako pasilloan.

7 arteak landu

ditugu gustura

musika, dantza eta

baita arkitektura,

Mozart-en musika eta

Da Vincin pintura.

Oteiza, Chillidaren

hainbat eskultura

Ta guk, gurea sortu

nahi genuen modura

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Eguberriko krosa

Joan den igandean eguberriko krosa  ospatu genuen.

Azkeneko urtetan gertatu ohi den bezala aurten ere denbora izan genuen lagun, egun xarmanta izan genuen!!

Goizeko 11:00etan elkartu ginen parkeko ikastolan. Han, andereño Patriren agindupean beroketa lanak egin ondoren laisterketa hasi zen.

Ttikienak izan ziren lehenengo laisterkariak eta mailaka egin zuten korrika. Ikasle guztiak laisterketa bukatu ondoren gurasoen txanda iritsi zen, haiek ere parte hartu zuten.

Helmugara iritsi  bezain laister oroigarri polit bat eman zitzaien parte hartzaileei, domina!!

Denak bukatu ondoren gosari goxo bat prestatu genuen eta ez zen deus  sobratu, indar berrituak joan ginen etxera

6. mailako ikasleak tonbola jarri zuten eta opari pila bat banatu zituzten!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Eguerritako krosa

Oroitu igande hontan, goizeko 11:ooetarako punttual-punttual denak parkeko ikastolan egon behar zaretela arropa erosoa eta korrika egiteko zapatilekin, eguberritako krosa dugu eta!!
Animatuu!

_MG_0168 _MG_0204 _MG_0225

Jostailu bilketa

Gaur jostailu bilketa izan dugu ikastolan.
Guraso eta ikasleak oso eskuzabalak izan zarete eta jostailu pila bat bildu ditugu.
Behar dutenak pozik egonen dira eta heuren partetik eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Esker mile denei!!

Jostailu bilketa