Monthly Archives: apirila 2014

Mendi ibilaldia

Kaixo!

Datorren iganderako hurrengo mendi ibilaldia antolatu da. Hauxe da:

 

EGUNA: MAIATZAK 4, IGANDEA

ORDUA: 09:30

TOKIA: PARKEKO IKASTOLA

IBILBIDEA: ITZALARGI-ETXETXIPIA-DENDAIT-TIROLINA-ITZALARGI

LUZERA: 5,1 KM

DESNIBELA: 180 metro

MAILA: Errexa

Goazen denak mendira!!

 

art backpack : Imagen con el tema senderismo

 

 

 

 

 

Nafarroaren eguna

Joan den igandean Nafarroaren eguna ospatu zen Baigorrin. Dakizuen bezala, urtero laguntza eskatzen digute bestan lanean aritzeko eta aurten ere ikastolako irakasle eta guraso batzuk txoznan txanda bat egitera joan ginen. 15:00etatik 18:30etara egon ginen lanean.

Jende ugari bildu zen Baigorrin eta giro ederra zegoen, Baztandar aunitz hurbildu ziren egun pasa ere.

Datorren urte arte!!

 

 

 

 

 

 

 

 

Juul ondotik ausnartzeko momentue

Urtero egiten dugun moduan, Juul haurteskundeen ondotik iristen zaigun informazioaren ausnarketa egunak izaten ditugu.

Hasieran gure ikastolako emaitzak aztertu eta gero Euskal Herri mailakoak. atera diren liburuak ez baditugu ezagutzen, lantzeko momentua iritsi zaigu.

Aurten B kategorian LORATEGI BIZIA izan zen hautatuena eta argazki hauetan ikusiko duzue landu genuen unea. Gure artean badaude arront polita iduritu zaiena eta bertze batzuei ez zaie batre gustatu.

Argazkiek ikusteko klikatu HEMEN

Euskal Herriko itzulia

Apirilaren 9an,Euskal herriko itzulia Elizondotik pasatu zen. Gu mezperian enteratu  eta belaxe erabaki  ginuen parkera jautsiko ginela. 11:30etan denak prest ginauden ,hango poza eta alaiatasuna.

Parkera ailegatzerakoan hantxe ikusi genituen ttikiak hetsiari lotuak karrikera begira.Guk ere gure lekua hartu ginuen, pasatzen ziren guziak txaloka hartzen genituen Motoak,autoak,furgonetak)
IZUGARRIZKO GIROA SORTU ZEN HANTXE!
Lehenbiziko txirrindularia pasa zenean zintzurrik gabe geldituko ginela ematen zuen.Baina geroxago….. ANIMELEKO PELOTOIA!! horiek bai zirela  garrasiek.
Ikastolara itzultzen ginenean Gantzaingo XOLEK erran zion andereñoari “Bai giroa patu dutena haur hauek”
Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

 

 

Arnasketa lantzen

Positivies School-en proiektuarekin jarraituz, Raquel Albertinek igorritako ariketak martxan jartzen ari gara.

Arnasketa lantzekotan gelditu ginen eta egunero atsedenaldia pasa eta hirugarren ordua hasi baino lehen ongi arnasteari tartetxoa eskeintzen diogu. Berdin da zein den gelan dagoen irakaslea, berarekin egiten dute Arnasketa Saioa.

Hementxe 1. mailakoak andereño Maiterekin egin zuten saio bat.

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

 

 

 

Ttanttoren gelakoak Lekauzen egun pasa

Ttanttoren gelako neska mutikoak Lekauzera joan ginen egun pasa. Goizean Aitorren kuadra bisitatu genuen, bertan behiak, zezenak, aretzeak… ikusi ondoren ttipi ttapa Anttonen etxera joan ginen

 

Anttonen etxean ahuntzek eta pittikek ikusi eta itzaletan ederki bazkaldu ginuen.

 

Arras arras arras ongi pastu ginuen!!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Esker mile ibilaldi honetan lagundu zeniguten guraso guztiei…esker mil aunitz!

 

Gure olinpiadak

Azken astetan aintzinako Grezian ibili gara 1.mailakoak.

BAZTAN -TXIMELET en sartu ,palankari eragin eta abiada botoia sakatu ….zihouuuuuuuu!

Badakizue lehendabiziko joku olinpikoak Atenasen egin zirela Zeus jainkoaren omenez?

Gizonek bakarrik parte hartzen zuten, emakumeak ezin zuten ikustera ere joan, eskerrak aldatu dela…

Guk gure olinpiadak antolatu ditugu. Greziarrek bezala zinta buruan ,baina euskaldunak garenez HERRI KIROLAK izan dira gure jokoak. Primeran pasatu dugu!

Mª Joxe petoa ttikixagoak ekarri!

Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu HEMEN

 

Gure zientzilariak zientzia museoan

Martxoaren 7an 5.mailakokoak EUREKA ZIENTZIA MUSEOAn egon ziren.

Goizeko 9:30etan ikastolatik atera eta eguna hantxe pasatu zuten.

 

Presioen experimentu tailerra egin ondotik, Planetariumean izar eta konstelazioen azalpena zuzenian entzun eta kezkak argitu zituzten.

 

Egun arront polita bizi zutena . Ikasleak primeran portatu zirela erran dakute MAITE eta JOKINek. Berriz ere beraiekin joateko prest daude!

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

Juul kanpaina goitiko ikastolan

Apirilaren 2an Haur literaturaren nazioarteko  eguna zenez  Juul hauteskundeak ospatu genituen. Egun berezia ,urduritasuna pasiloetan ,geletan bozka txartelak bete eta liburutegira !

Han  bozka mahaikideak kutxak aintzinean zituztela denen zain zeuden. Banaka hurbildu, izena erran eta kutxetan bozkatu. Urdina ilustatzailearendako, Xuria ipuina hautatzeko.

 

 

Bozkatzen zutenei Pello San Millanek egindako “orrialde aurkitzailea” oparitzen zieten.

 

Haurteskunde mahaikideen lana bozkak kontatzea eta Iruinera emaitza igortzea.

Egun horretan ere,HANS CHRISTIAN ANDERSEN ezagutu eta “urretxindorra” ipuina entzun zuten.

Apirilaren 3an, 6.mailakoak beraiek idatzitako ipuinak irakurri zizkieten bertze guziei.

 

 

Apirilaren 4an, 4. Mailakoak ipuin antzeztuak, maiasun olerkiak eta arabiar ipuin bat eskeini zituzten.

 

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

 

 

 

 

Juul kanpaina parkeko ikastolan

Apirilaren 2an Juul kanpaina ospatu zuten ikastolan urtero bezala.  Haurrek bere liburu eta ilustratzaile gustokoenei eman zieten bozka.

Argazki batzuk HEMEN