Monthly Archives: Iraila 2015

Nafarroa Oinezeko ibilbidea

Aupa lagunak!

Nafarroa Oinez eguna hurbiltzen ari zaigu eta proposamen batekin gatoz. Egun horretan ikastolako guraso, irakasle, aitetxi, amatxiek… lanean arituko garenez ez dugu bestaz sobera gozatzeko aukerarik izango eta horregatik, igande hontan, irailak 20an, ibilbidea egiteko elkartzea da gure ideia.

Goitiko ikastolan elkartuko gara arratsaldeko 16:30etan ( ibilbidearen 1. gunean ) eta hortik abiatuko gara zirkuitoa egitera. Horrela ibilbidea nondik doan ezagutuko dugu, guneak non dauden, aparkalekuak…

Animatu!!

 

Ikasturte hasiera

Aupa lagunak!

Udako oporrak bukatu dira eta biher ikastolako ateak zabalduko ditugu!!

Aurtengo kurtso hasiera berexia izanen da, datorren hilabetean Nafarroa Oineza ospatuko dugu eta.

Urte terdi daramagu lan ta lan eta eguna hurbiltzen ari da. Denak nekatu xamarrak gaude eta urduritasuna ere nabari zaigu dagoeneko baina ziur gaude dena ederki aterako dela eta gure lanak bere saria izanen duela.

Animo lanean ari zareten guztiei, azken txanpan gaude eta gelditzen zaigun hilabete honetan azkeneko ahalegina egin behar dugu.

Aupa Baztan ikastola!!

HAMABORTZ, AMA BAT!!

 

OINEZ_log_2015_BERTZIAK.fh11