Monthly Archives: abendua 2014

Olentzero 2014 ( Argazkiak )

Joan den asteazkenean Olentzero eta Maridomingi menditik jautsi ziren gu bisitatzera eta urtero bezala harrera polita prestatu genien.

Dantzariak, joaldunak, bertsolariak… denak beraientzat izan zituzten arratsalde osoan zehar.

Gero parkera iritsi ziren  eta han txikitxoei nola portatu ziren galdetu ondoren muxuak banatu zizkieten. Gehienak ongi portatu zirela erran zieten baño bakar batzuk “erdi purdi” izan zela onartu zuten.

Gauean denen etxetatik pastu zirela suposatzen dugu, karroa nola zekartzaten ikusita…

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Saskien zenbaki sarituak

Kaixo!

Olentzero egunean 4 saski zozketatu genituen. 4 zenbaki saridunetatik bi besterik ez dira agertu. Hemen zenbaki saridunak jartzen dizkizuegu, begiratu boletoak, saskiak zuen zain daude eta!!

1. 1861

2. 1277

3. 0478

4. 1810

Eguberri eta urte berri on!!

Guraso Elkarteko kideek eguberri eta un berri on bat opa dizuegu.

_MG_0960eguberriTIT

5 eta 6. mailakoak Xahar Etxean, parkean eta Haur Eskolan

Urtero bezala 5. eta 6. mailako ikasleak Xaharren egoitzan izan ziren  xaharrak alaitzeko intentzioarekin. Ikuskizun polita eskaini zieten, kantu, instrumentuekin jotako kantu, bertso eta antzerkiak eskainiz.

 

Ondotik, Xaharren egoitzatik atera eta beheitiko ikastolara joan ziren Ikastolako ttikienei ere Eguberrietako emanaldia eskaintzera.

Haur Eskolara ere joan ziren ttikienak alaitzera.

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Olentzero eta Maridomingi badatoz!!

Bi egun bertzerik ez dira gelditzen!

Oroitu baserritarrez jantzita etortzea.

Mil esker N.O 2015 Baztan grafismo batzordeari kartel polit honengatik (gure nafarroa oinezko ezaugarriak utzi dizkigute)

 

OÑENTZERO KARTELA

Olentzero ttiki ( argazkiak )

Gan den Ostiralean oporrak ongi asteko Olentzero ttiki ospatu genuen.

Goizeko 11:00etatik  eguerdirarte ikastolako ikasleak kantari ibili ziren Elizondon barna.

Egun hortako argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu HEMEN

Eskerrak

Kaixo gurasoak!

Gaur eskerrak emateko idazten dizuegu. Alde batetik, 1. eta 2. mailako gurasoei Olentzero egunean zozketatzen diren saskiak egiteko ikastolara produktuak ekartzea eskatu genizuen. Erran beharra dugu arras esku zabalak izan zaretela eta aurten 4 saski eder zozketatuko direla!!

Esker mile!

IMG_7948B

Eta bertze alde batetik, joan den ostegunean jostailu bilketa egin genuen. Jostailu asko bildu ziren ikastolan  eta ” Fundación compriso y acción ” erakundetik eskerrak ematea eskatu digute, famili asko omen zeuden oparirik gabe oraindik eta mesede haundia egin diegu.

Beraz, esker mile denei!!

IMG_7952B

Eguberriko krosa 2014

Joan den igandean eguberriko krosa ospatu genuen. Aurten ere jende ugarik parte hartu zuen laisterketan, 3 urteko haurrak ttikienak izan ziren eta erran beharra dugu dena eman zutela.

Ttikienetatik 6. mailakoak arte gelaka banaturik laister egin zuten eta aurten domina oparitu zitzaien parte hartzaile guztiei.

Gurasoak ere animatu ziren eta buelta pare bat eman zizkioten itzuliari sprint ikaragarri batekin bukatuz.

Laisterketa akitu  ondoren gosari pixka bat egin genuen, salda goxo goxo bat eta txistorra eta xinger pintxoak, zukuak, frexkagarriak eta ardoa bultzatzeko genituelarik.

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Helduen urtean berriz!!

 

Olentzero Ttiki

Datorren ostiralean, abenduak 19, Olentzero Ttikirekin aterako gara. Gogorarazi nahi dizuegu baserritarrez beztiak etorri behar direla haurrak ikastolara.

Gure ohiturak manten ditzagun zuen laguntza pixka batekin!

13:30etan ikastolara itzuliko gara.

IMG_5457B

Jostailu bilketa

Aurreko  urtetan  egin   dugun  bezala,  aurten  ere  erabiltzen  ez  ditugun  jostailuen  bilketa  egingo  dugu.

jostailuak2

BILKETA  EGUNA:

Ortzeguna  18 ,  16:30etatik  17:30etara  izanen  da  parkeko  ikastolan.

Oharra:  erabilgarriak  diren  jostailuak  ekartzea  eskatzen  dizuegu.  Pelutxeak  ez,  mesedez.

Mil  esker