Monthly Archives: uztaila 2013

Auzolana III: Komunak

Kaixo!

Pasa den larunbatean gure ikastolako aitatxoak San Ferminetara gan gabe, hondartzara edo piszinara gan gabe eta egiten zuen beroari aurre eginez lanean aritu ziren.

IMG-20130713-WA0000

Dakizuen bezala ikastolako bi pisuko bi komun moldatzen ari dira. Aurreko auzolanetan komun zaharrak bota egin ziren, instalazioak berritzen hasi ziren eta hontakoan raseatzen aritu dira.

IMG-20130713-WA0001

Oraindik lan handia gelditzen da. Baina ziur gaude irailarako gure haurrek komun berri eta politak izango dituztela.

Esker mile laguntzen ari zareten guztioei!!

San Ferminetannnn….

Atzo, astelehena,  San Ferminetan, oinezeko txoznan guraso talde batek edariak eta bokatak zerbitzatzen aritu ziren. Giro ederrean 6 orduak di-ta batean pasatu ziren.

IMG-20130708-WA0000

IMG-20130708-WA0001

IMG-20130708-WA0007

IMG-20130709-WA0000

San Ferminekoa ez da izanen hilabete huntan ikastolakoek  (gurasoek eta irakasleek) daukagun lan hitzordu bakarra!

Atzo, Baztandarreneko karroza ere egiten hasi ginen. Egunero 20:00ak aldera pilarreko frontoian.

IMG-20130708-WA0005

Urtero bezala, Baztandarren Biltzarrakoek laguntza eskatu  digute Igande goizan (Uztailak 21) bazkariako mahiak jartzeko,  goizeko 8:00 aldera agertu eta denen artean di-da batean eginen dugu eta gero egun guzie izanen dugu bestan parte hartzeko.

Honekin batera erran, gauerako ere jendea behar dela bokatak iteko, baño badirudi bertze urteetan aritu direnak gustora dauedala eta taldetxoa egiña dagola, baña norbaitek lagundu nahi baldin badu, aipa dezala.

Baztandarren pastu ta segidan Elizondoko bestak ditugu, eta aurtengo bestetan, IKAS-TXOKOA izanen da! Afaltzeko eta bokata batzuen inguruan biltzeko tokia izanen da, mahiakin lasai afaltzeko, bokata beroekin, edariekin…

Hontarako ere jendea beharko da, zerbitzatzeko, sukaldean aritzeko, barra ta mahiak patzeko, garbitzeko eta biltzeko. Hortarako Ikastolako guraso guztien laguntza beharko da eta seguru gaude txandak osatzeko arazorik ez dugula izanen.

Auzolana II: Komunak + Argia

Pasa den larunbata honetan gure aitatxoak auzolanean jarraitu zuten. Ez bakarrik larunbatean ortzegun eta ortziralean ere Alberto, Joseba, Matias… lanean aritu ziren.

Larunbatean jo eta ke aritu ziren goiz eta arratsaldez. Frontoiarako argi lanak akitu zituzten. Baina oraindik komunetan lan handia gelditzen zaie.

a

Milesker denei: Mikel S., Kunta, Joseba, Txema, Alex, Manolo, Joxe Miguel, Iñaki, Jubera, Pello, Unai,…

Hurrengo ikasturtean gur seme-alabak gustora erabiliko dituzte zuen borondate onez egindako komunak!!

 Oroitu Ikastxokorako jendea biltzen ari garela. Oraindik txanda batzuetan jendea falta dugu. Animatu!

Denen laguntzarekin, aurten komunak moldatuko ditugu!!