Monthly Archives: otsaila 2012

Txoooooooootx!

!…Urtero bezala  aurten ere, Martxoak 1oan (Larunbatan) gurasoendako Astigarragako sagardotegi batean afarie antolatu dugu. Autobusa dohanik  da baña  afarie bakoitzak bere sakeletik ordaindu beharko du.

Irteera Baztanesa autobuseko geltokitik izanen da 19:00 etan , anima zaitezte! giro ona, alaia eta arras gustora pasten bai dugu!!!…Hori bai , mesedez Martxoak 2 (Ortzirala) baino lehen izena eman, izena emateko Manolori (616810152) edo Miriani ( 649419161) dehitzen ahal diozue.

Joanden urteko ateraldia

Iñautetako argazkiak.

Tutturruak, gariak, sagarrak, bonboak, zintadun txapelak…bertze urterako apartatuta utzita, desfileko argazki batzuk uzten ditugu eta eskerrak eman nahi dugu parte hartu zuten guraso guztiei, mozorrotu zirenei, dantzatu zutenei, karrozan lagundu eta aipagarriak egin zutenei, txoferrei, txokolatea banatu zutenei, txistulariei (Iñigo, Miren…), eta baitere Maite Vergarari “Errekamari” beztitzeagatik, “Etxamendiri” ekipoak uzteagatik eta Erratzuko gaztei bonboengatik…

Argazki sorta osoa, Guraso Elkarteko pikasawebean ikus daiteke.

Orakundea eta Iñauteak.

Egun ttunttun, bihar ttunttun ezi ere ttunttuna…

Ortzegunian haurrak orakunde eguna ospatuko dute, baserritarraz jantita etorriko dira eta goizean plazan (11:00etan) jokoak izan ondoren bazkaria izanen dute. Arratsaldez 15:00 oilar-jokoa izanen da frontoian eta bortzetan merendua eta ondoren dantzaldia izanen da, “ilun-eskilak” entzun arte (garai batean ala omen zen).

OHARRA: Atsaldeko 15:00etatik aintzin gurasoak gure haurretaz arduratuko gara.

IÑAUTEAK.

Ortziralan desfilean parte hartuko dutenak arratsaldeko 15:45 tako Ikastolako parkean egon behar dire. Bertzealdetik aipatu, dena pres dagola desfilerako, karrozak, gure erraldoia beztidu berriakin (bi Maitei esker), dantzak, musika… soilik falta zaigu damak eta joaldunak zerbait entsaiatzea erritmoa eta kordinazioa hartzeko eta hortarako Ortzegunian 20:00 aldera goitiko ikastolan bilduko gara.

Damal eta joaldunak ager zaitete! zeren ensaiatuz gain bonboak eta gariak banatuko ditugu.

Zuhaitz egune (argazkiak).

Argazkia. Andres Barberena.

Aurten gure zuhaitz egune Elizondoko herriak atolatutako zuhaitz landaketaren auzolanean ospatu genun eta
goiza zero azpitik markatu arren Ikastolako jende (irakasle, guraso ta ikasle) dexente bildu giñen Ermitegin zuhaitzak landatzeko intentzioarekin. Hasmentan lurra hormatua zegon baña gogoak badelaik ez dago hotzik ezta hormik gogorrik eta aizur kolpez berotuta, arras gustora ta giro polliten pasatu genun igande goiza!!!

Gañera, zuhaitz pare batzuk landatu ondoren aukera izan zen Elizondoko Herriak ekarritako eta Ikastolako Guraso Elkarteko kide batzuk prestatutako xinger ta txistor  pintxo beroak gosaltzeko.

Argazkia. Pello San Millan

Erran behar, Elizondoko Herriak Xabi Torres Alkatearen bidez eskermilak eman zigula, Ikastolako guraso ta haur guziei agertzeagatik  guengatik ez balitz akaso … zinger pile sobratuko zen!!!.

2012ko zuhaitz egunaren argazkiak ikusteko, beti bezala gure pikasaweb albunetan aukera bada

Argakia.Iranzu Irisarri.

Zuhaitz eguna.

Asteburu huntan bai?

Gauza da Igande hontarako (Otsailak 12) hitzordua dugula Eremitegin (Urballako bidean-Bentako Borda aldean). Aurtengo zuhaitz egune Eliondoko Herriak antolatzen du eta guk auzolan hortan parte hartuko dugu.

Oinez joan nahi dutenendako hitzordua, goizeko 9:30etan Elizondoko plazan dela eta gainerakoentzat goizeko 11:00etan Ermitegin berberan.

Urtero bezala gosari eta giro alaia izanen da aipatu ere bakoitzak aitzurra eraman behar dula eta baitere doike! Zuhaitzak landatzeko gogoak.

Portzierto, oroitzen zarete? Ikastolaren argazki zaharren albumean ikustenahal denez, 2001 eta 2005 urteen artean Ermitegin egin ziren Zuhaitz Egunak. Eta lehen urtean (2001ean) elurra mara-mara.

Iñauteko dantza saioak.

Joan den ortziralian, Otsailak 3 atsaldeko 4:45etan, 1.,2.,3. eta 4. mailetako gurasoendako dantza saioak hasi ziren.

Astearte honetan, otsailak 7a, ordu berian, berriz elkartuko ginela gelditu ginen.

Ortzilarian ez bazinen etorri, bertze aukera hau aprobetxatu!! Erabakiak hartuko dira, nola joan, talde haundi batean denak batera… Oniken dudetan bazaude, utzi etxean (dudak, eta lotsak) eta etorri mozorrotzera!!!

Animatu, mozorro besta ederra izanen da!!!

Bertzealdetik erran, aurtengo iñauteko haurrei ematen zaien txokolatada guri tokatzen zaigula banatzea. Txokolatea herria prestatzen du, baño guk zerbitzatu behar dugu, eta horretarako guraso batzuk behar dira. Norbait prest baldin badago, Iranzuri (Guraso Elkarteko juntakidea) erran, faborez (15-20 minutuko lana izanen da, inauteko desfilea akitu eta gero)

Santa Ageda bezpera ospatzen

Zorion etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz… Otsailaren 4an, Baztandarren Biltzarrako Elkartekoekin batera, Santa Ageda bezpera ospatu genuen. Ikastolako parkean elkartu ondoren Elizondoko karriketan barna Santa Ageda koplak kantatzen aritu giñen. Kantatu bitartean 6.mailako ikasleek bere maindire zuriakin denda dezdaz, komerzio komerioz, etxez etxe… goxoki, gaileta, diru… esken ibili ziren, eta erran behar maindirea bete zutela! Eta horrekin, merendu goxo bat izan zuten.

Arratsalde hotza izan arren zintzurrak bero-bero zeudela nabaritu ziren, zeren bai irakasleek, ikasleek eta hurbildutako gurasoek, koplak guztiek kantatu baitzituzten.

Beti bezala, eskerrak eman agertu ziñeten guztioi, eta Santa Ageda bezparako argazki gehigo ikusi nahi baldin baduzue, saila osoa gure picasaweb-ean aurkituko duzue.

Zuhaitz landaketa, Santa Ageda bezpera eta eskermilak.

Badakizuenez, igande hunten zuhaitz eguna  ospatu behar genuen Elizondoko Herriak antolatutako auzolanean parte hartuz…baina asteburu hontako izugarrizko hotza iragarrita denez zuhaitz eguna hurrengo igandera  (Otsailaren 12ra) gibelatzea erabaki du Elizondoko Herriak. Hortaz hitzordua aste bat gibelatzen dugu.

Bertzealdetik Larubatan (Otsailak 4) Santa Ageda bezpera denez, 16:00 aldera Parkeko ikastolan bilduko gara eta makila eskuan eta baserritarrez beztituta (beno, boneta eta zapiekin nahikoa da) Santa Agedai kloplak kantatzen ibiliko gera  kalez kalez.

Haurrek egun hauetan makila gora makila behera kantak ensaiatzen aritu dira eta pres daude lurrean jota erritmoa markatzeko, eta guk? Badaezpada hemen duzue “Zorion, etxe hontako denoi!” kanta ezagunaren zatitxo bat, etxean ensaiatzeko.

Zorion etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Asteburua denez gurasoei parte hartzeko gonbitea iten zaie, hartu makile eta animatu!!!…….IEEEEEEEEUUP!.

Joanden urteko argazkiak ikusi nahi baldin baduzue zapatu “hemen“.

Eta amaitzeko, Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi genun Asteazkenean bilera informatibora urbildutako guraso “berri” guztioi eta gure Ikastola gustatzia esperantzarekin, Ongi etorriak!!!

Iñauteko mozorroak (2).

Mairuak, (Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailakoak).

Mairuak, Lesakako iñauteriko  personaiak dira eta hango zakutzarren laguntzaile antzeko zerbait dira. Zakuzarrak herriko kale guztiak korritzen dituzte eta kalez kaleko ibilaldi honetan Mairuen laguntza izaten dute. Mairuek kolorezko ehun zatitxoz izaten dute estalita gorputza.

Argazkitan ikusten den bezala, zaku jantziari hainbat kolore zinta josita daramate, baita ere lastozko txanoan eta bertze mozorro bezalak, atorra zurie, galtza urdiñe, zapiñak eta abarkak.

Sagardantzariak. (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak).

Arizkunen iñauteko asteartian dantzatzen den dadantzaa ezaguna da, Sagardantza egun horretan soilik dantzatzen bai da,. Dantza damuinennausiek eta bere laguntzaileak dantzatzen dute. Sagardantarien jantzian lokore zurie da nagusi.

Mozorro atorra ta galtza ta espartiña zuriek ditu, gerriko gorrie eta zapi koloretsua, buruko bezala ttutturro koloradune.

Bertze mozorroak ikusteko zapatu hemen eta bertzealdetik berriz aipatu gurasoak behar direla joaldunak eta damaz bezala beztitzeko. Joaldunentzat larruak eta gariak badira eta damentzat bonboak ere!  Norbait animatzen bada eta apuntatu nahi badu, Guraso Elkarteko Iranzuri aipatzea aski du.

Guraso, animatu eta mozorratu!!!