Monthly Archives: martxoa 2016

Xangoren gelakoak haurrak zaintzen

Mantso baino seguru!!!hemen gaude berriz ere!!!

Xangoren gelakoek aitzineko hilabetean, haurrak nola sortzen diren, nondik….ikasi genuen!!!arras gustora egon ginen eta pila bat ikasi genuen, eta zenbait gauzekin ere harrituek gelditu ginen!!!

Izugarrizko zortea izan genuen izan ere gure gelako Aroaren anaia Aimar, egun horietan sortu zen eta bere amatxo Miriam ikastola etorri zen Aimar nola sortu zen kontatzera.

Etxetik gure umetxoak ikastolara eraman genituen eta ikastolan egunero zaintzen ibili  ginen, esnea eman, xatarra aldatu, orraxtatu, bainatu…arras ongi zaindu ditugu. Haur bakoitzari ere bere txartela egin genion, izen abizenak, noiz sortu zen…

Bakoitzak etxetik ttikitako argazkia eta informazioa ere ekarri genuen, noiz sortu ginen, zenbat pisatu, neurtu  eta akabailan anekdotak idazteko aukera ere izan genuen…zenbat anekdota, zenbat istorio eta zenbat irri!!!

Arras arras ongi pastu dugu!!!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

 

6. mailakoak Kantu jaialdian

Martxoaren 20an ikastolako 6. mailako neska mutikoak, Velociraptor gelakoak,  Berriozarren izan zen kantu jaialdian izan ziren eta Juul kanta abestu zuten. A zer esperientzia polita! Gaienera, apirilaren 30ean Tafallan eginen den kantu jaialdi nagusian parte hartuko dute berriz.

Argazkiak eta bideoa ikusteko klikatu HEMEN

Arabiarrak

Badakizuen bezala, Arabiar Penintsularen inguruan eta islamaren inguruan gauza aunitz ikasi ditugu. Gaurkoan, gaia akitzeko, zapia buruan jarri eta arabiar bihurtu gara 4.mailako lehoitxoak.
Txoko xuriko gauza guztiak ordenatu eta berrikusi ditugu. Gero, Mariamek erakutsi digu buruko zapia nola jarri eta 2 modu ezberdin ikasi ditugu. Arras politak geunden denak koloretako zapiekin.

Mariamek eta bere familiak egindako postre goxo-goxoa jan dugu, mmmmmmm!!! Eta Mirenek ekarritako te berdea ere probatu dugu.

Gero, Urkoren bitartez “Keren or” kantua entzun dugu. Eta gainera, arabiar-dantza ezberdinak ikusi eta dantzatu ditugu.

Akitzeko, Zangotxo gelakoak gonbidatu ditugu gelarat. Ikasitakoaren berri eman diegu eta etxetik ekarritako gauzak ere erakutsi dizkiegu. Buruko zapia jarri diegu haiei ere!

Berriz ere eskermile Mariam eta bere familiari, 1.mailakoei eta gure etxekoei!!!

Eta honekin guziarekin Xerezade, Ali Baba eta arabiar guziak beren lurralderat bueltatu dira eta gu 5.gaiarekin hasiko gara… Zertan murgilduko gara oraingoan?

dsc07489 dsc07491 dsc07494 dsc07496 (1) dsc07497 dsc07498 dsc07500 dsc07505 dsc07513 dsc07514 dsc07515 dsc07519

Pirritx, Porrotx eta Marimotots!!

Noiz: Apirilaren 10ean, goizeko 11:30etan

Non: Elizondoko Baztan pilotalekuan

Sarrerak: Elizondon: Intza, Axular eta Fantxiken; Donezteben: El Cafe ostatuan,;Sunbillan: Itturburu ostatuan; Lesakan: Haizea ostatuann; Beran: Errekalde ostatuan.

Prezioa: 1-2 urte: 2 euro eta 3 urtetik gora 6 euro.

Anima zaitezte!!

kartela Amalur - ok

Oinez basoaren inaugurazioa eta zuhaitz eguna

Apirilaren 3an, igandean, eguraldiak laguntzen badu, zuhaitz landaketa eguna eta gure Oinez Basoaren inaugurazio ekitaldia ospatuko ditugu Gainekolan.

Eguneko plana hau izanen dugu: 10.00etan Otsondoko atsedengunetik (Amaiur pasa eta parkina duen merendu-tokitik) oinez abiatuko gara denak, gurasoak zein haurrak, Gainekolara. Behin Oinez Basoara ailegatu eta inaugurazio ekitalditxoaren hitzak entzunda, zuhaitzak landatzeari ekinen diogu. Otsondora itzuli aitzinetik indarrak behar bezala hartzeko, hamaiketako ederra eginen dugu Gainekola parajean.

Egunari begira eta dena ahalik eta hobekien atera dadin, bi gauza eskatu nahi dizkizuegu Baztan Ikastolako Guraso Elkartetik: bat, aukera duzuenek, faborez, ekar itzazue aitzurrak landaketarako eta bi, hamaiketakoa Guraso Elkarteak prestatuko badu ere, zuek ere jateko zer edo zer ekartzea (patata-tortillak, magrak…) eskertuko dizuegu. Guraso Elkartea arduratuko da jaki guztiak Otsondotik Gainekolara 4×4 batean eramateaz.

Bertzerik gabe, oporretatik bueltan Otsondon elkartuko garelakoan, ongi pasa heldu diren besta egun hauek!

OINEZ

Udal baratzearen hasiera

Aurten lehendabiziko aldiz, Elizondon Udal baratzearen proiektua jarri da martxan. Bailarako hainbat taldek partu hartuko dugu: Baztango Udalak, Elizondoko Herriak, Elizondoko Eskolak, Kerizu Beretik taldeak eta Baztan Ikastolak.
Gure ikastetxetik 4.mailakoak izanen gara parte hartuko dugunok. Eta gaur izan da proiektu berri honen hasmenta.
Baratze bat zainduko dugunez, ongarria nondik ateratzen den ikasi dugu gaurkoan. Miren eta Izaskun izan ditugu gurekin, eta konpostaren inguruko gauza piiila bat kontatu dizkigute. Guk gelan egunero biltzen ditugu konposterat botatzeko fruta-azalak edo ogi soberakinak…. beraz egiten dugun lan horrek duen ibilbidea ederki ezagutzeko aukera izan dugu. Zein garrantzitsua den kubo marroia!!!
Handik, baratzea egonen den tokia ezagutu dugu. Izan ere, apiriletik aitzinerat, bi eskoletako ikasleon esku egonen da baratzea. Eta maraguriak, letxugak… jarriko ditugu.
Akitzeko, gaurko eguraldi ederra probestuz, paseoan bueltatu gara ikastolarat. Herriko hainbat baratze eta auzo-konpostagailuak ikusi ditugu. Eta gainera, Abartan, Auza, Legate eta Saioa mendiak xuri-xuri ikusteko aukera ere izan dugu.
baratza dsc07467 dsc07471 dsc07472 dsc07476 dsc07479 dsc07482

Zu ere artista

Badakizue , aurten ere Positivities School proiektuarekin jarraitzen dugu. Astero-astero jarduera ezberdinak egiten ditugu.
Orain artio gehien gustatu zaiguna “Maitegrama”izan da. Gutako bakoitzak gelakide baten izena eta sobre bat bageniteun. Aste horretan zehar pertsona horri buruzko mezu positiboak idatzi eta sobrean sartu behar genituen. Aste bat pasatuta, sobre guziak gelan bildu eta gero bakoitzak bere izena zuen sobrea hartu genuen.
Arras polita izan zen momentu hori, bakoitza bere bakardadean eta isiltasunean mezuak irakurtzen… Eta gainera, norenak ziren jakin gabe. Zein goxo!
Aunitz gustatu zitzaigunez, aste pare batez egin genuen. Eta fite berriz egitea espero dugu.
Baztan Ikastolako Lehoi  Gela
dsc07446 dsc07448 dsc07449 dsc07450 dsc07451 dsc07452 dsc07453

Julio Perugorria rubik kuboa erakusten

Gure ikastolako Joritz eta Ekain Perugorriaren aitatxo den Julio Perugorria da skewb kuboarekin (rubik kuboaren modalitate bat), estatu Espainiarreko azkarrena.
Ikastolara etorri zen rubik kuboarekin duen trebetasuna erakustera eta denak txundituta utzi gintuen. Aupa txapeldun!!
Badakigu ikasle aunitz ikastolatik atera eta rubik kuboa erostera joan zirela, orain praktikatzera

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

XORROXIN IRRATI IBILTARIA

Joan de astean gure ikasleak esatari bihurtu ziren. Astelehenetik ortzilarera irrati saioa eskeini zuten eta zein ongi gainera!!

Hona hemen argazki batzuk

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN