Monthly Archives: ekaina 2014

San Ferminetan “Vista Bella”-ra

Takonera parkearen amaieran, Gonzagako Baluartean, zuhazti fresko bat dago. Tokirik aproposena da berotik babestu nahi duenarentzat. Handik, Argako ibarra, Txantrea eta Arrotxapea ikusten ahal dira. Zerbaitegatik deitzen diote iruindarrek toki horri Vista Bella (bista eder). Lasaitasunaz gain euskal giroa ere topatu daiteke, han baitu bere gunea Nafarroa Oinez-ek. Bertan urtero jartzen den txoznan ogitartekoak, jakiak eta edana eskaintzen dute.

Aurten gure ikastolatik ere hainbat guraso joanen dira lanean aritzera. Baztan ikastolak, uztailaren 12an, 18:00etatik-00:00tara eginen du txanda. Bisitatu!!

Hemen daukazue Nafarroa Oinez txoznaren egitraua: Esku programa

Ikastolako besta 2014

Joan den igandean, ekainak 15a, ikastolako besta ospatu genuen.

Eguerdiko 12:00etan ikastolako dantzariak ikuskizun xarmanta eskeini ziguten, jende ugari bildu ginen dantzak ikusten.

Gero bazkaria. Lehenbizi haurrek bazkaldu zuten eta ondoren gurasoek. Puzgarriak jarri genituen frontoian eta gurasoek bazkaltzen genuen bitartean haurran han aritu ziren gustora jolasean. Bazkal ondoren eta sabela ongi beteta, guraso batzuk ere animatu ziren puzgarrietan jolastera, futbolean hain zuzen ere. Ez dakit nork pasatu zuen hobe, haurrek edo beraiek!

Arratsaldean goitiko ikastolako haurrek ikuskizun ugari eskieni zizkiguten. “Baztango Izarrak” taldeak abestu zuten, lehen hezkuntzakoek  edalontziekin” Euskara da Euskal Herri” kanta ere antzeztu zuten , eta 5. mailako neskatxak                ” Euskaraz bizi nahi dut” abestia dantzatu zuten. Dena arras polita izan zen.

Egun polita pasatu genuen, musika, dantza…

Esker mile denei, datorren urtean berriro!!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Kultur astean murgilduak, pilota ( argazkiak )

Jakingo duzuen bezala, ikastolan  kultur astea ospatzen ari gara

Kultur ekitaldien barne, pilotari buruz aritu dira gure ikasleak eta aurreko postan esan genizuen bezala, pilotari batzuk egon ziren bisitan.

Pilotari buruzko argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

 

 

 

 

Pilotarien bisita ikastolan

BA,BAI!!  Gaur asteazkena hasi gara PILOTAKIN BUELTAKA!!!

9:45etan Juanjo Atxak pilotaren historia labur-labur azaldu eta pilotarekin jostatzen ahal diren “modalitate” desberdinak erakutsi duizkigu bideo batzutan. Guk galdetu eta galdetu eta denbora pasatu zaigu. 10:45 ziren eta 11etan pilotari profesionalak zetozen.

Gosaltzera jautsi gara eta jostetan ari ginelaik ,hantxe sartu zaizkigu 6 gazte:  gure GORKA URTASUN , gure UNAI APEZTEGIA, PATXI OLAZAR,AITOR ZUBIETA  ASIER OLAIZOLA eta JON JAUNARENA. Ikusentzun gelare igen dire eta 1.,2.,3. mailakoak beraiekin joan gara.

Ongi zaudete? galdetu dakute eta guk baietz. Gero ixilik gelditzen ginen eta andereñoak izan dire galderak bota dituztenak. Gu animatzen joan gara eta ordu bat pasa dute erantzun eta erantzun.

Gure gibeletik 4.,5.,eta 6.mailetakoek. erran dakutenez galdetzen hasi dire lehenbizitik eta autobusa etortzeko zelakoz  akitu dute.

Batzuk pilotak eramanak genituen eta sinatu dituzte., bertzeei besoetan ,paperean,

Ikastolako argazki sinatuak utzi dituzte eta erran dakute kopia egingo dakutela.

Hemen argazki sinatuak. Argazki gehiago laister.

pilotarien argazkia 2. taldea
pilotarien argazkia 1. taldea
pilotarien argazkia

 

Bizikleta martxa

Joan den ostiralean bizikleta martxa ospatu genuen. Arratsaldeko 16:30etan Pilarreko frontoian jende pila bat elkartu ginen. Eguzkiak ederki berotzen zuen…

 

Parkeko haurrak frontoian gelditu ziren  bizikletekin zirkuito bat egiten  eta bitartean, goitiko ikastolakoak guraso batzuekin batera bizikletak hartu eta Lekaroz aldera abiatu ziren.

 

Txikiak buelta eta buelta aritu ziren, etziren nekatzen…istripuren bat ere izan genuen baina denak osorik bukatu zuten.

Ordu bat inguru pasatu zuten goitiko ikastolakoek itzulia egiten eta nekatu xamarrak bueltatu ziren. Frontoian zuku frexko bat hartu zuten partaide guztiek indar berritzeko.

Atsalde pollite pastu genuen denak elkarrekin.

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Txontxongiloak ikastolan

Ikasturtea akitzen ari da eta urtero bezala  “kultur-egunak” bizitzen ditugu.

Jadanik hasi gara!
Joan den ostiralean hiru amatxo panpox gurekin egon ziren, Nerea, irantzu eta Mirentxuk txontxongiloak eskeini zizkiguten liburutegian.
Emanaldia arront polita izan zen eta akitzean berriz egiteko eskatu genienez errepikapena izan genuen.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Bizikleta martxa

Ekainak 6an , ostirala, Bizikleta Martxa antolatu dugu.

Behitiko Ikastolako haurrak Pilarreko Frontoian antolatutako zirkuitoan ibiliko dira 16:30etan hasita. Goitiko Ikastolakoak ordu berean (16:30)  Pilarreko frontoitik hasita zirkuito gidatu bat eginen dute.

Ez atzendu bizikleta, kaskoa (ezinbertzekoak) eta merendue.  Ahal bada kolore biziko txalekoa edo arropa ekarri.  Amaieran freskagarriak eskainiko dira.

Gurasoen laguntza beharrezkoa izanen da, batez ere goitiko ikastolako taldearekin joateko.

 Anima zaitezte!!!

DSCF1920 p

Baztango Izarrak

Azkenean, joan den ostiralean Baztango Izarrak taldeak Burlatan kantatu zuten Jaialdi nagusian.

 

Burlatako kultur aretoa jendez gainezka zegoen. 16 taldek parte hartu zuten jaialdian eta  gure Izarrak laugarrenak izan ziren abesten.

 

Ikastolatik jende dexente joan zen jaialdia ikustera eta gure taldea animatzera.

Partaide guztiek oparitxo bana jasango dute, ikastolara bidaliko dute oparia.

Arras ongi egin duzue Izarrak!!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN