Monthly Archives: urria 2019

ELIZONDOKO FERIAK

Urtero bezala , aurten ere, Elizondoko ferietan, Merkatuko zelaian, gure pottoka-zozketa izan genuen. Hemen dituzue zenbaki saridunak.

Foto de Miren(2)

Pottoka ez zen ikastolako ordezkari bakarra izan,   6. mailako ikasleak ere, haien jaki goxoak saltzen aritu ziren Merkatu Zelaian. Eski kanpainarako dirua lortzeko asmoz, postua jarri zuten, Pottoka ondoan. Tortillak, xingerra, txistorra, salda beroa, gaztain erreak, kroketak, bizkotxoak, krepak eta pastelak datatzeko aukera izan genuen.

Mila esker laguntza eskaini zenieten guztiei!

NAFARROA OINEZ’19 IZAN ARGI!

Aurten ere, Baztan Ikastolako irakasle eta gurasoak, Tuteran ospatu den Nafarroa oinezean parte hartu dugu. Hemen duzue, txanda egin ondoren egindako argazkia. Nafarroa Oinez egunak dakarren lana guztiok ezagutzen dugu eta eskerrak eman deialdiari erantzuna eman dioten guraso eta irakasleei.

Foto de Miren(1)

Horrez gain, hemen duzue oinez erronkan parte hartu duten Ikastolako ikasle ohien argazkia.

Foto de Miren

Bukatzeko, espero baino euskaltzale gutxiago hurbildu zirenez Tuterara, Argia Ikastolak laguntza behar du zorrak kitatzeko eta ikastolaren eraikina  egungo beharretara egokitzeko.

Laguntza, Argia Ikastolaren webguneko ibilbide birtuala bidez eman daiteke edo horretarako ezarritako kontu korronteak ere erabil daitezke.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Aste honetan, urriaren hasierarekin batera eskolez kanpoko ekintzei hasiera eman diegu. Hemen dituzue, Zumba ekintza ondoren ateratako argazkiak.

 

GOITIKO IKASTOLAKO ATERPEAREN INAUGURAZIOA

Joan den larunbatean, irailak 28an, Goitiko ikastolako aterpearen inaugurazioa ospatu genuen.  Inaugurazio honetan, ikastolako guraso eta irakasleak, Baztan udaletxeko alkateak Joseba Otondok, Anastasio Nagore eta Ruben Ziganda zinegotziez gain, Elena Zabaletak, Nafarroako Ikastolen elkarteko lehendakariak ere parte hartu zuen.

Ikastolako dantzariak inaugurazioari hasiera eman zioten, ondoren Guraso elkarteko lehendakariak, Nuria Idoatek, idatzi hunkigarri bat irakurri ondoren instalakuntzen bisita egiteko aukera izan zen, gela eta pasilloetan pintaketa lanak ikustatzeko.

Bukatzeko, lunch goxo bat dastatzeko aukera izan genuen.